Agur HTTP 1, ongietorri HTTP 2

HTTP handia, bigarren bertsiora eboluzionatu da. CERN eko zientzialariek garatutako protokoloak, komunikazio forma berriei erantzun azkar eta hobeago bat emateko gai izango da.

Zer da HTTP 2?

2015 eko otsailean, HTTP protokoloa eguneratua izan zen, nahiz eta, bi bertsioak oraindik bateragarriak diren. HTTP2, Google-ren SPDY protokoloan oinarritzen da.

Lehenengo eta bigarren bertsioaren artean, diferentzia nabarmenak aurki ditzazkegu. Horien artean, latentzia. HTTP 1 bertsioarekin, webgune baten edozein errekurtso bakoitza atzitzeko (irudi, css horriak, javascript fitxategiak,…),eskaera bat egin behar zen zerbitzariari. HTTP2 bertsioarekin, hori guztia aldatu eta TCP konexio bakar bat sortzen da.

Http1 eta Http2 aren, funtzionamendu desberditasuna
Http1 eta Http2 aren, funtzionamendu desberditasuna

 

Nahiz eta, HTTP2-ak egoera kodigo eta metodoak (POST, GET,…) mantentzen dituen, diferentzia gehiago ditu:

  • Kompresioa, informazio errepikakorra ezabatuz.
  • Buruak bitarrean bidali, eta ez textuz.
  • Server-Push. TCP konexio bakar batez, errekurtso guztiak atzitu.
  • Multiplexazioa. Hainbat eskaera kolpez bidali. Head of line blocking arazoa deuseztatuz.

Tramaren formatua

Gehienez, 16Kb eko trama.

trama

  • Length: Tramaren luzeera
  • Type: Tramaren formatua eta semantika.
  • Flags: 8 bit trama mota adierazteko.
  • R: bit erreserbatua.
  • Stream identifier: Stream-aren identifikatzailea.

Fluxu kontrola

HTTP2 protokolak, WINDOW_UPDATE tramaren bitartez, fluxu kontrol bat emateko aukera eskaintzen du. Bezeroek, tramsmisio bakoitzeko eta TCP konexio guztian, zenbat byte jasotzeko gai diren adierazten die zerbitzariei. Honela,  paketeak bidaltzen dituenak, limite hori errespetatu beharko du.

HTTP2 konexio bat ezartzerakoan, stream berriak sortzen dira, 65535 byteko fluxu kontrol lehioekin. Hala ere, endpoint-ek tramen tamainua alda dezakete stream berrientzat. Honetarako, SETTINGS_INITIAL_WINDOW_SIZE propietatea aldatu beharko da.

Nabigatzaile berriak prest al daude?

Nabigatzaile bateragarriak
Nabigatzaile bateragarriak